Europako konstituzioa onartzeko erreferenduma Espainian

Infotaula eleccionsEuropako konstituzioa onartzeko erreferenduma Espainian
Gertaera-data2005eko otsailaren 20a
Motaerreferendum
Parte-hartzea
Hauteslego33.563.680 Edit the value on Wikidata
14.204.663
   42.32٪
Ehuneko-puntu 17.1
Baliozko boto kopurua14.081.966    Boto zuri kopurua 849.093   Baliogabeko boto kopurua 122.697
Hauteskunde emaitza Edit the value on Wikidata
Bai
10.804.464   76.73٪
Irabazlea
Ez
2.428.409   17.24٪

 ← Espainia NATOko kide izaten jarraitzeko erreferendumaEspainia

Europako konstituzioa onartzeko erreferenduma Espainian 2005eko otsailaren 20an egindako erreferenduma izan zen, Europar Batasuneko Konstituzioari buruzkoa.

Espainiar legediaren arabera beharrezkoa izan ez arren, José Luis Rodríguez Zapaterok erreferendum bat egitea erabaki zuen, alde batetik, bere alderdiaren hauteskunde programan gai horri buruzko galdeketa proposatu zuelako eta, bestetik, Espainia Europar Konstituzioa berresten lehendabiziko estatuetakoa izatea nahi zuelako.[1]

Galdera ofiziala honakoa izan zen:

« Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Ituna onartzen al duzu? »


Erroldako 33.563.680 hautesleetatik %42,32ak bozkatu zuen, hau da 14.204.663. Horietatik %81,65a (10.804.464) aldekoa, %18,35a (2.428.409) kontrakoa, %5,98a (849.093) zuria eta %0,86a (122.697) baliogabea izan zen.

  1. «Europako Konstituzioari buruzko erreferenduma egingo dute Espainian» Berria 2004-06-23.

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search